XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Markina-Etxebarri`ra aldatu ta ango apaizaren menpe ta zaipean jarri zuten.

Biak adiskide artuak ziran eta zetan esanik bez, oporraldi baketsuak igaroko zituala an, bere errian

Komentuak gora-bera asko izan zituen: orain zan prantsesen kuartel, gero espaiñarrena, eraso-aldi latzak ikusi bait zituzten bazter aiek.

Eleizako aldare, kanpai, organu ta beste zerak salduak izan ziran, naiz-ta gero berriz eskuratuak; guztiz aberatsak ziran liburutegi ta artxibutik ainbat agiri ta paper ondatu ziran.

Atzenez ibitu zan ekaitza, ta joan ziran prantsesak, erria ta Karmengo komentua zikin ta ankaz gora utzirik.

1813`garren urtea zan.

Drangala, loi ta bertan bera utzia zegoen komentua, ta negura orduko teillatuak zeuzkan itogiñak artzen ezpa-ziran, egiazko arriskuan aurkitzen zan dana.

Prai Bartolo`k eskatu zituen, ba, bertako giltzak eta lanean asi zan; bakar-bakarrik lenengotan, baiña gero markiñarrak lagundu zioten, eta gogotsu lagundu ere; ia ille bi bear izan zituzten garbitze-lanak egiteko.

1813-10-3`an esan zuen meza A. Bartolome`k, urrengo egunean Gure Jauna elizan ipiñirik.

Amalau bat gela ere egokitu ziran prailleak bizi zitezen.

Markiñarrak eta Markiña inguruetako sendiak, eskupekoz eta abar, laguntasun aundia eman zien prailleai komentua berriztutzeko.

Lekaidetxea berriztatu ta alkarte berria naiko egoki geratzean, ots, 1818`an, bertako nagusi izendatu zuten A. Prai Bartolome.

Egun illunak ziran ondorengoak ere, Riego`ren iraultza edo naste osteko egunak noski.

1821`an, Sestao`ko komentura bialdu zuten nagusi, baiña orduko gobernuaren erabakiak zirala-ta, guratze gogorra eraman bear izan zuen an ere.

Geroztik, urte batzuetan Santander eta Burgos aldetik dabilkigu; eta azkenez, Lazkano`n, karmeldar izateko gazte sar-berrien maixu izentatua izan zan, eta ementxe, kargu onekin il zan 1836`garreneko urtarrillean.

Ez dakigu zein egunetan, agiririk ez baita agertzen.

IDAZLANAK

Esan dugunez, idazle titulua ez zeukan edonork karmeldar lagundian; agiri bat bear zan ortarako (...).